Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxeko ustiapen lizitazioa kaleratu da

Iturrigoxo amasaProposamenak aurkezteko epea apirilaren 9an amaituko da

Amasa-Villabonako Udalak, 2018 amaieratik itxita egon den Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxearen ostalaritzako ustiapen kontzesioaren lizitazioa kaleratu du.

Kontratuaren aurrekontua 181,50 €koa (BEZa barne) da eta emakidadunak, hileroko kopuru ekonomiko bat eman beharko dio Udalari kontzeptu moduan ustiapenaren kanona erabiliz.

Erabilera hori egiteko interesa duten pertsona edo taldeek, apirilaren 9ko arratsaldeko 14:00ak arte izango dute epea eskaera aurkezteko, eta ondoren, bilera bat antolatuko da kontratazio mahaiarekin. Behin bilera burutu ondoren, Udalak, baldintzak betetzen dituzten pertsona edo enpresa guztiei gonbidapena bidaliko die 10 egunetan proposamenak aurkeztu ditzaten.

Udalaren helburua, maiatzaren hasieran ustiapen kontratuaren adjudikazioa burutzea da.