COVID-19a arrazoi duen osasun krisia eta jasaten ari garen Alarma-Egoera kontuan hartuta, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak biztanleriari telefono bidezko arreta psikologikoa eskaintzeko asmoz, elkargokideen artean bolondresen zerrenda bat burutu du.
Bizitzen ari garen berrogeialdi-egoera honek eragina izan dezake pertsona askoren gogo-aldartean, bai isolamenduarengatik bai egunero Koronabirusaren inguruan jasotzen dugun informazio mailagatik.
Psikologikoki pertsona horiei laguntzeko helburuarekin, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak kode etiko eta deontologiko batean oinarritutako kalitatezko arreta bermatzen duten osasun psikologoen zerrenda sortu du, haietako guztiak elkargokideak eta behar bezala gaituak direlarik.
Deiak elkargotik kudeatuko dira 10:00etatik 14:00etara, ondoren profesional bati esleituko zaizkionka, bai goizeko ordutegian bai arratsaldekoan.
Laguntza psikologirako arreta telefonoa: 692566160