Sahatsa taldearen dantza emanaldia larunbatean Olaederra Kiroldegian

sahatsa

Bideko sentipenak du izena Sahatsa taldearen azken ikuskizuna, eta larunbat honetan 22:30ean izango da bera ikusteko aukera, Villabonako Olaederra kiroldegian. «Oinarri zaharretan oinarritutako erakustaldia da», Sahatsa dantza taldeko arduradunen hitzetan, «eta askotariko elementuak jasotzen ditu: maiatzeko erreginak, ezpata dantzariak, erromeriak…». Dantza tradizionalak eta berriak uztartzen ditu, eta musikari dagokionez ere, konpositore handien lanak izango dira entzungai, hala nola Sorozabal edo Olaizola. «Sentimendua eta trebezia elkartzen dituen ikuskizuna da», dantza taldearen arduradunen iritziz. Villabonako Olaederra kiroldegian izango da ikusgai larunbat honetan, hilak 9, 22:30ean. Sarrerak 6 € balio ditu bertan erosita (21:45ean irekiko da leihatila), eta 5 € www.barrabarra.eu/c/VILLABONAKO UDALA webgunean.