Maiatzaren 2an egin zen katea etxeak, Malkar astialde taldeak eta kale hazitzaileek elkarlanean antolatutako barbakoa.Asmoa Komizarren egitea bazen ere, eguraldi txarragatik ez zen posible izan. Hala ere, Zatorrako aterpean bete zuten egitaraua eta “oso gustura” ibili zirela azaldu dute. Goizean elkartu ziren lehenik, gazteekin jolas batzuk egiteko. Ondoren, bazkaria gaztelekuan prestatu eta zatorran bazkaldu zuten. Azkenik gaztelekuan egin zituzten gainerako ekintzak. Guztira 44 lagun inguru bildu ziren eta giro “itzela” piztu zuten.