«Heriotzaren hamargarren urteurrenarekin batera jarri ziren martxan artistaren handitasuna nabarmenduko zuten gorazarreak. Ederrenetako bat, iazko ekainean Villabonako Udalaren ekimenez antolatu zitzaion erakusketa, Etxe ondotik. 50 piezatik gora bildu ziren, artistak Villabonako Etxe Ondon eman zituen 30 urteetan (1970-2001) sortuak, bizitzan landutako teknika ugarien ispilu.
Egunotan Donostiako Koldo Mitxelenara ekarri dute Villabonakoa. Berritasuna: Zeruko Argia aldizkarian egindako azalak laminatan argitaratu dituzte Argiak eta KMk, eta artistaren logotipoaz apaindutako karpeta batean bildu». Argiako kazetari den Garbiñe Ubeda Goikoetxeak Ameztoyren «Etxe-Ondotik» erakusketari buruz aldizkariaren astekarian argitaratutako sarrera-testua da goikoa.
Villabonan 2012ko ekainean estreinekoz ireki zen «Etxe-Ondotik» erakusketa goraipatzen du Ubedak.
Koldo Mitxelenan da egun Bixentek Villabonako Etxe-Ondon 30 urtez sortutako arte-lanen erakusketa hori. Irakurri Argiako erreportaje bikaina, hemen.