Martxoaren 27ra arte erantzun daiteke herriko merkataritza suspertzeko planaren inguruko inkesta

20220314 Merkataritza

Azken urteotan tokiko merkataritza sektorea etengabeko aldaketak jasotzen ari da. Gainera, COVID-19aren pandemiak joera hori areagotu egin du, eta eragin zuzena izan du bai komertzializazio moduetan eta baita kontsumo ohituretan ere.

Sektoreak berrantolaketa eta lehiakortasunerako hobekuntzen beharra dauka. Hori horrela, Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzeko Plan Berezia (MIPB / PERCO) jarri du martxan, Oria Merkatari Elkartearekin elkarlanean.

Amasa-Villabonako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak berrindartzeko planaren lanketa prozesuaren baitan, webgune bat sortu du estatistiketan eta merkatu azterlanetan aditua den Ikertalde Grupo Consultor S.A.. Orrialde horretan proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, herritarrei zein merkatariei galdetegi zehatz baten bidez parte-hartzeko aukera ematen zaie.

Merkatari eta ostalariak: Merkataritzaren egoera eta beharrei buruzko inkesta betetzeko aukera HEMEN

Herritar eta gainontzeko eragileak: Iritzi eta beharrak azaltzeko gunea HEMEN

Inkestak betetzeko epea martxoaren 27an amaituko da, eta Amasa-Villabonako udalak herritarrak zein merkatariak animatu nahi ditu galdetegiak erantzutera, eta azterketa honetan aktiboki parte hartzera.