Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Basherrira bertso jaialdia, Gurean

Martxoaren 14an (larunbata) bertso jaialdi berezia izango da Gurea zineman. Basherrira izeneko trama eskainiko dute sei bertsolarik, Haritz Mujikaren aginduetara. Sarrerak eskuragarri daude Iratzar, Kixubi eta Amasan 10 € truk. Ikusi kartela Irakurri

Eme-ki baina tinko, emakumeak oholtzan

50 emakumetik gora igo ziren Gurea zinemako oholtzara Nazioarteko Eguna ospatzeko. Guztira, 8 naziotasun ezberdin ordezkatu zituzten emakume hauek, norbere hizkuntzaren printzak agertuz. Errezitalak, kantua, dantza, pintura, akrobaziak... adierazpen artistiko ugari uztartu zituzten zine [...] Irakurri

Balerdiren erakusketa ostiralera arte ikusgai

'Cruces y Corazones' erakusketak lortutako arrakastari zor, Kultura Sailak beste astebetez luzatzea ebatzi du. Beraz, martxoaren 13ra bitarte egongo da Balerdiren lana ikusgai, Gurea erakusketa gelan. Ikusi kartela Irakurri

Herri bat eraso sexisten aurka

Asteburuko gertaeren aurrean tinko agertu da Amasa-Villabona, beste behin. Herriko zein inguruko jende ugarik babestu du Udal Gobernuaren deialdia, erasoa jasan duen emakumea babesteko. Hainbat tabernak eta ikastarok (musika eskola, esaterako) euren jarduna eten [...] Irakurri

Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea 19:30ean

Igande goizaldean gertatutako eraso sexista salatzeko elkarretaratzea deitu du Udal Gobernuak 19:30ean Erreboteko plazan. Erasoa jasan duen emakumeari eta bere lagun eta senideei babesa adierazteko baliatuko da bilkura. Gertakarien berri izan bezain laster antolatu [...] Irakurri

Oporrak Bakean proiektua familia bila

Oporrak Bakean programa familia bila dabil. Urteroko moduan, Villabonako Udalak programa honekin bat egin du, haur sahararrek arazoetatik urrun bizi dezaten uda. Bost haur ekartzeko diru-laguntzak prestatu ditu Udalak eta momentuz hiru familiak eman [...] Irakurri

Uholde arriskua betiko saihesteko lehen pausua

Gaur Zizurkilgo eta Villabonako alkateek Ur Agentziarekin hitzarmena sinatu dute, Oria ibaiaren enkauzamendua bukatzeko. Hainbat urtez herritarrak kezkatuta izan dituen uholde arriksuaren aurrean, "oso berri ona" dela adierazi du Galder Azkue alkateak, konponbiderako lehen [...] Irakurri

Adinekoek jasaten dituzten lapurretak saihesteko aholkuak

Adineko jendeari zuzendutako lapurreta eta iruzurrak saihesteko asmoz, Amasa-Villabonako Udaltzaingo Sailak hitzaldia eskainiko du martxoaren 5ean 17:00etan jubilatuen Subijana etxean. Ertzaintzak eta SOS deiak zerbitzuen eskutik hainbat adibide eta aholku emango zaizkie bertaratzen direnei, [...] Irakurri

Isiltasunari eta ahanzturari argia jartzen

Villabonako Udalak memoriaren astea antolatu du Aritza Kultur elkartearekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Azken lau urteetan egindako ikerketa lan xehea aurrekaririk gabekoa izanik, memoriaren asteak bi helburu ditu: gertatutakoak argitara ematea eta [...] Irakurri