Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

‘Ondo jan eguberrietan’ ikastarorako izen ematea zabalik

Ireki da 'Ondo jan eguberrietan' ikastarorako izen ematea. Eguberrietako menu bat diseinatzeko sukaldaritza ikastaroa, Basque Culinary Center-eko ikasle diren Javi Rivero eta Eneko Amondarain herritarrek eskainia. Guztira 12 ordu iraungo ditu ikastaroak (3 asteko). [...] Irakurri

FIFAk futbol zelai berria homologatu du

Futbol zelaia berritu ostean, kalitate azterketa eta hainbat froga pasa behar izan ditu. FIFAk homologatutako enpresa bateko langilea aritu da joan den astean, azterketa hori burutzen. Arratzainen jarri berri den belar artifizialeko zelai berriak (ITALGREEN [...] Irakurri

Autobus zerbitzu berria ezagutzeko aukera zabalik

Herritarren parte hartzearekin osatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzu berria. Herritarrek zuzeneko bileretan, inkesta bidez edo webgunetik helarazitako proposamenak harturik, ekarpenak aztertuz hainbat hobekuntza egin dizkiote garrai publiko honen zerbitzuari. Orain partaidetzazko lanketa [...] Irakurri

Aizkardik Gorobel gurutzatu du igandeko trabesian

Hilaren 12an (igandea) Aizkardik Gorobelgo mendilerroan (Salvada) trabesia zirkularra burutu zuen. Eguraldia lagun izan zuten mendizaleek eta Araba inguruko bista ederrez gozatzeko aukera izan zuten Tologorri eta Ungino gailurretatik, besteak beste. Irakurri

Danok Danena nagusi Zarautzen, Madrilerako sailkatuz

Danok Danena taldeak irabazi zuen urriaren 4an Zarautzen jokatutako Gipuzkoako Kluben arteko Txapelketa. Garaipenari esker Espainiako txapelketarako sailkatu da taldea, Argitrans eta C.D.Zarautz taldeak atzean utzita, hurrenez hurren.  Ondorengo pultsulariek hartu zuten parte Danok [...] Irakurri

Pegatinek markatutako eguna lehen aldiz herrian

Amasa-Villabonako gaztetxeak pegatina bildumagileen topaketa hartu zuen larunbatean, pegatinazaleen gozamenerako. Zigor Leunda herritarraren proposamenez iritsi da topaketa hau lehen aldiz herrira, eta zenbait herritarren jakinmina piztea lortu du. Goizean zehar bildumagileek euren pegatinak trukatu [...] Irakurri

Pegatina truke eta erakusketa gaztetxean

Pegatinei itsatsia dator Onddo Gazte Asanbladaren azken proposamena. Urriaren 11n (larunbata), 10:30ean hasita, gaztetxea pegatinen truke eta erakusketa toki bihurtuko da. Zigor Leundak  16.000 alera heltzen den bere bilduma agertuko du, besteak beste. Ikusi [...] Irakurri

Aizkardik Garobel proposatu du iganderako

Urriaren 12an (igandea) Aizkardik Garobel aldera egingo du irteera. Agiñaga herritik abiatuta (400m), Tologorrira igo (1073m) eta Senda Negra izeneko ibilbidetik Somo (1233m) eta Eskutxi (1185m) gailurretatik (1099m)  Atatxako pasabodera jaitsi eta abiapuntura (Agiñiga) itzultzeko. [...] Irakurri

Abian da mintzalagun programa, euskara praktikatzeko aukera

Villabonako eta Zizurkilgo Euskara Zerbitzuek Mintzalaguna egitasmoa jarriko dute martxan beste behin ere. Proiektu honen helburua euskara ikasten ari direnei kalean hitz egiteko konfiantza hartzen laguntzea da. Horretarako oro har, hiru laguneko taldeak osatzen [...] Irakurri

Ikasturte hasierako jaialdia, haurren gozagarri

Ikasturteari hasiera ona emateko puzgarriekin ekin diote Felimg eta Ikastolako haurrek goizari. Udalak iaz abiatu zuen ekimena, ostegun gizenean eman ohi zen meriendako diruarekin, haurrek gozatuko zuten zerbait eskaini nahian. Honela, ostegun gizeneko jaialdian [...] Irakurri