Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Fleming Herri Eskolako Arroako eraikinaren itxura berria

Fleming Herri Eskolako komunitateak, Arroako haur hezkuntzako eraikinaren kanpoaldea itxuraldatzeko eta kolore zein alaitasun gehiago emateko, mural erraldoi bat margotzea erabaki zuen. Helburu horrekin, Nexgraff osatzen duten Aitor eta Nextor Otaño Pasai San Pedroko aita-seme [...] Irakurri

Udalak Vicente Ameztoy-ren artelan bat eskuratu du

Amasa-Villabonako udaleko Kultura sailaren ekimenez, udalak Vicente Ameztoy artista billabonatarraren artelan bat eskuratu du eta udaletxeko Batzar aretoan ezarri du, aurrerantzean bertan ikusgai egon dadin.  Aurten Bilboko Arte Ederretako museoan Vicente Ameztoy-ri eskainitako erakusketa [...] Irakurri

Mintzalagun ekimenean izena emateko epea zabaldu da

Atzo aurkeztu zuten Mintzalagun ekimenaren ikasturte berria, Ibarran. Amasa-Villabonako udal ordezkariak ere bertan izan ziren, Tolosaldeko beste hainbat udaletako ordezkariekin batera. Galtzaundi Euskara Elkarteak, Euskaltzaleon Topagunearekin elkarlanean, euskaraz hitz egiten duten pertsonak eta euskaraz [...] Irakurri

Musuko berrerabilgarriak, 6 urtetik gorako herriko ikasleentzat

Covid-19ari aurre egiteko garrantzitsua da musukoaren erabilera, beraz, Amasa-Villabonako udalak musuko berrerabilgarriak banatu ditu 6 urtetik gorako herriko ikasleen artean, eta bide batez, ikasleen familiei laguntza xume bat eskaini. Era berean, udaleko langileen artean [...] Irakurri