Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Kultura sailak ikastaro aukera zabala aurkeztu du udazkenerako

Gaur udaletxe aurrean egindako agerraldian Garazi Bengoetxea kultura zinegotziak eta Joxean Kubero kultur teknikariek eman dituzte aurtengo kultur ikastaroen inguruko xehetasunak. Aurtengoan hainbat berrikuntza izango dira; izen ematea telematikoki egin beharko da eta Covid-19aren [...] Irakurri

Euskaran Ados! mahaiaren bilera urriaren 7an

Euskararen normalizazioaren aldeko Euskaran Ados! mahai ireki eta parte hartzaileak, bilera berri bat egingo du, Covid-19aren eraginez martxotik bildu gabe egon eta gero: Urriaren 7an asteazkena, 18:00ean Villabonako udaletxeko Batzar aretoan.  Jorratuko diren gaiak: - [...] Irakurri

Seaska haurreskolan matrikulatzeko epea zabalik

Etxeko txikienak Amasa-Villabonako haurreskolan matrikulatu daitezke urriaren 9ra arte. Informazio gehiagorako hemen topatuko duzu haurreskolan izena emateko eta onartzeko egutegia. Bestetik, gogoratu Amasa-Villabonako udalak diruz lagunduko dituela umeak herriko haurreskolara eramaten dituzten gurasoak. Irakurri

Euskaraldian izena emateko epea zabalik

Amasa-Villabonako udalak Euskaraldian parte hartzeko deia egiten die herritarrei Ireki da Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea. Ariketa sozial erraldoi hau azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, Gehiago. Gehiagorekin. Gehiagotan lelopean, [...] Irakurri