
Irun-Brinkola aldiriko tren-zerbitzuan ematen ari diren murrizketa mordoarekin kezkatuta, Beatriz Unzue alkateak gutun bana bidali die Iñaki Arriola, Lurralde plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari eta Oscar Puente, Garraio ministroari.
Gutunean, besteak beste, zerbitzuaren gainbehera gelditzeko beharrezko neurriak har ditzatela eta beharrezko baliabideak erabil ditzatela eskatzen du. Era berean, zerbitzuaren maiztasunak eta ordutegiak urgentziaz berrezartzeko eskaera egiten die, bai aldiriko zerbitzuan, bai distantzia ertainean ere.
Iñaki Arriola, Lurralde plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuaru bidalitako gutuna