Ezagutu Errebote Plazako zaharberritzearen gako guztiak

 

 

Errebote plaza

Plazari duintasuna itzuliko dion zaharberritze honek erabilera guztiak errespetatuko ditu.

Errebote plazaren zaharberritze proiektuak eremu publiko honen itxura aldatzea du helburu. Momentu honetan plaza hondatua eta zaharkitua aurkitzen da, urteen, instituzio utzikeriaren eta oraindik ere, kaleak eurenak bakarrik direla eta bertan nahi dutena egin dezaketela pentsatzen duten pertsonen ekintzen eraginez.

Utzikeria egin da plazarekin urte askoan. Bere itxura orokorra hobetuko du obrak eta dagokion erabilera eta izaera emango dio, erdigunearen eta bizitza sozial, politiko, ekonomiko, kultural eta kirolaren ikurra dela azpimarratu. Duintasuna itzuliko dion zaharberritze honek, erabilera anitzeko gunea izatea ahalbidetuko du eta herri honetan praktikatzen den euskal kirol singularraren, errebotearen, kokaleku izaten jarraituko da, beste erabilera guztiak ere errespetatuz (azoka, ikuskizunak, kirola…).

Erreforma honek zoladura, argiteria, horma eta Udaletxeko fatxadaren pintaketa (legealdi hasieran pintura eraso bat jasan zuena) bezalako erreformak biltzen ditu.

Errebote Plazaren inguruko dokumentazioa jarraian aurkituko duzue:

Errebote Plazako zaharberritzearen inguruko gako guztiak ezagutu nahi izanez gero jo ezazu AMAVI Udal Aldizkarira.