Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Santio jaien egitaraua aurkeztu du Jai Batzordeak

Gaur arratsaldean, Santio Jai Batzordeak 2024ko Santio jaietako egitarauaren aurkezpen ofiziala egin du Erreboteko plazan. Beti bezala, Villabonako festak uztailaren 24tik 31ra izango dira eta gaurko aurkezpenean ekitaldiz jositako 8 egunen xehetasunak azaldu dituzte. [...] Irakurri

Horma-irudi berriak Olaederra kiroldegiko sarrera apaintzeko

Udalak, herritar batek egindako proposamena jaso ondoren, Olaederra kiroldegiaren sarrerako Eskola Kiroleko bulegoaren fatxadan muralak margotzea erabaki zuen. Horrela, eraikin berezi horrek dituen lau hormetan, Amasa-Villabonan praktikatzen diren kirol batzuk irudikatzen dituzten horma-irudiak margotu dira: [...] Irakurri

Herriko leiho, balkoi eta terraza ederrenak sarituko ditu Udalak

Udaleko Ingurumen Sailak Atari Bizi lehiaketa abiarazi du beste behin. Lehiaketa honen helburua herritarren balkoiak eta terrazak mota guztietako landareekin apaintzea da: lore, zuhaixka, igokari eta abarrekin. Santio jaietan, ederrenak eta originalenak sarituko dira. [...] Irakurri

Irailaren 10etik abenduaren 24ra, kontsumo-bonoen kanpaina berria

Udalak kontsumo-bonoen kanpaina berri bat abiaraziko du irailaren 10etik abenduaren 24ra bitartean. Ekimen hau Oria Merkatarien Elkartearekin elkarlanean garatu da eta Udalak 57.000 euroko inbertsioa egin du. Aurtengo kontsumo-bonoen berrikuntza da bonoak erosketa egiterakoan [...] Irakurri

Porteria berriak Arratzaingo futbol zelaian

Herriko kirol-instalakuntzak hobetzeko eta herritarren artean kirola sustatzeko inbertsioak egiten jarraitzen du Udalak. Oraingoan, Arratzaingo futbol zelaian egoera kaxkarrean zeuden lau porteria kendu eta berriak jarri dira. Modu honetan, futbol zelaiaren zabalera baliatuz jokatzen [...] Irakurri