Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Gureako erakusketa gelako egokitzapen lanak amaitu dira

Gurea Antzokiko erakusketa gela erabiltzeko prest dago berriro, azken asteetan egindako egokitzapen-lanak amaitu ondoren. Guztira, Udalak, 12.294 euroko inbertsioa egin du kultur jarduerak garatzeko instalazio hau eraberritzeko eta funtzionalagoa bihurtzeko: Aretoko hormak margotu dira: [...] Irakurri

Txakur jabeei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina abiarazi du Udalak

Gaur goizean txakurren jabeei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina aurkeztu dute Beatriz Unzue alkateak, Xabat Laborde alkateordeak eta Ivan Kortajarena udaltzainburuak. Agerraldian ekimen honen helburuak azaldu dituzte eta espazio publikoan elkarbizitza arduratsua eta errespetuzkoa sustatzearen garrantzia nabarmendu [...] Irakurri

Zakarrontziak berritzeko prozesua abiatu du Udalak

Herriko zakarrontzi zaharrak kendu eta berriekin ordezkatzeko prozesuari ekin dio udal brigadako lantaldeak. Horrela, ezinbestekoak diren hiri-altzari hauen egoera hobetu eta hondakinen gaikako bilketa erraztu nahi ditu Udalak. Azken urteetan ezaugarri ezberdinetako zakarrontziak ezarri [...] Irakurri

Bukatu dira Amasako hilerriko irisgarritasuna hobetzeko lanak

Hilerrian pasa den urteko lanetan egokitu gabe geratu zen zonaldeko lurzoruan adokinak jarri ditu Udalak azken asteetan. Horrela, hilerrirako sarbidea eta bertako mugikortasuna hobetzeko lanak amaierara iritsi dira azken lan hauekin. Obra hau egiteko [...] Irakurri

Argiteria publikoaren berritzearen azken faseari ekin dio Udalak

Villabonako argiteria publikoa berritzeko azken fasean sartu da Udala, azken egunotan Agaraitz industrialdeko 30 argi- puntutik gora LED teknologiara aldatuta. Datozen asteetan Erniobea, Altzin eta Txistulari plaza inguruko argiztapena aldatzen jarraitzea aurreikusten da. Horrela, [...] Irakurri

Amasa-Villabona eta Irura lotzen dituen bidegorri berria inauguratu da

Bidegorri berriak Amasa-Villabonaren eta Iruraren arteko lotura indartzen du, eta mugikortasun seguruagoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa errazten du eguneroko joan-etorrietarako, industria-eremuetarako sarbiderako eta herritarren aisialdirako. Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak, Gorka Murua Irurako alkateak eta José [...] Irakurri

Egoera txarrean zeuden hiru herri-bide asfaltatu ditu Udalak

Udalak asfaltatze-lanak egin ditu egoera txarrean zeuden Amasako hiru herri-bidetan, baserrietara doazen bideen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko. Batetik, Esolaga baserrira doan bidea asfaltatu du. Bidarte baserriko bidegurutzetik Esolaga baserriraino iristen den bideari galipotik ez [...] Irakurri