Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Aniztasunaren kantujira, Santioen baitan

Banaiga Band taldeak Villabonako Udalarekin elkarlanean aniztasunaren kantujira antolatu du Santio Jaien baitan. Uztailaren 31ean ospatuko da kantujira, 12:30ean Berdura plazatik abiatuta. Antolatzaileek "euskararen Euskal Herri anitza" margotzea dute helburutzat, eta jende guztia animatu [...] Irakurri

Santioetako pelota torneoak heldu dira finalerdietara

Behar Zana elkarteak antolatutako Santio Jaietako torneoa heldu da finalerdietara. Aurten gainera, Paxaka modalidade berria jarri dute aukeran, ikastaro eta guzti. Jaietako lehen egunean jokatuko diren finalak erabakitzeko, hiru finalerdiak jokatuko dira aurretik. Hau [...] Irakurri

Danok Danena bikain, udako txapelketetan

Basaurin jokatu den Euskadiko Kadete eta Promesa Ligak emaitza bikainak utzi ditu Danok Danena Halterofilia taldearentzat: Asier Gallego izan da Euskadiko txapelduna. Kadeteetan Jokin Aranburuk 5. postua lortu zuen eta Promesetan Susana Davilak lehena [...] Irakurri

Fracking-aren aurka sinatzeko aukera Udalean

Euskal Herrian fracking bidezko ustiaketa egitearen aurka lege-proposamena jarri da abian eta sinadurak biltzen dabil 'Fracking ez' plataforma. Osoko bilkuran aho batez onartu zen plataforma honen adierazpena eta Udalak aukera eskainiko du sinatu nahi [...] Irakurri

Santa Ana egunez, erromeria

Urteroko moduan, Santio Jaietako larunbata Oinkarik antolatutako Erromeri egunak hartuko du, trikitixa, sagardo dastaketa, bertso saioa, Larrain dantza... eskainiz. "Festa dantza eta irrintzi, euskara ahoan" lelopean aurten, 17:30ean hasiko da festa, Isk&bila txarangaren kalejirarekin. [...] Irakurri

Garagardo azoka XVIII. urtez Irrintzi elkartearen eskutik

Uztailaren 17an (osteguna) emango zaio hasiera Irrintzi elkartearen XVIII. Garagardo azokari. Lau egunez garagardo zein afari eskaintza berezia izango da Txermingo arkupeetan, 18:00etatik aurrera. Azken prestaketak amaitzear, gogoz daude antolatzaileak. Oro har kontsumoa apal [...] Irakurri

Asteburuan Pirinioetan ibiltzeko aukera, Aizkardiren eskutik

Uztailaren 20an (igandea) Aizkardik Pirinioetara egino du irteera, honako ibilbidearekin: Lizarako aterpetik abituta (1508m) Bernera tontorrera igotzeko (20445m). Jarraian,  Foya de Araguesetik barrena Llana del Bozo gailurra egingo dute (2548m). Wallongo arrakalara jaitsiko dira (2331m) [...] Irakurri

Udako Oporrak Bakean, Amasa-Villabonan

Urtero Oporrak Bakean programarekin hainbat haur saharar etortzen dira Tolosaldera. Programaren helburua haurrak errefuxiatu kanpamendua dagoen basamortutik ateratzea da, uda osasuntsu eta bakean igaro dezaten. Aurten bost haur etorri dira lau harrera familiatara, baina [...] Irakurri

Azaleko lesioak saihesteko kanpaina Malkar plazan

 Eguzkitik babesteko urteroko kanpaina uztailaren 18an iritsiko da Amasa-Villabonara. Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak minbizia prebenitzeko lanean jarraitzen du eta bolondresak Malkar Plazara etorriko dira ostiralean, 10:00etatik 13:00etara. Furgoneta interaktibo bat izango dute, non informazio [...] Irakurri