Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Euriak ez zuen Malkarren barbakoa itzali

Maiatzaren 2an egin zen  katea etxeak, Malkar astialde taldeak eta kale hazitzaileek elkarlanean antolatutako barbakoa.Asmoa Komizarren egitea bazen ere, eguraldi txarragatik ez zen posible izan. Hala ere, Zatorrako aterpean bete zuten egitaraua eta "oso [...] Irakurri

Olaederra fight club errekorrak hausten ari da

Olaederra Fight Club gogor ari da lanean baliabide faltaren gainetik. Martxoa hilabete bikaina izan da klubarentzat; izan ere, Denis Martinek Kick Boxingeko Buddha kopa eskuratu zuen torneo luze baten eta hainbat borroka onen ostean. [...] Irakurri

Larre irekiera ospakizun bihurtu zen, euri langarraren gainetik

Azken urteetako ohiturari jarraiki, maiatzaren 1ean Amasamendiko larre irekiera ospatu zen. Amasamendiko kideek euren abereak larreratu zituzten eta hamaiketakoa egin zuten lagunartean trikitixak alaiturik. Euri langarrak ez zituen ikaratu eta festak aurrera egin zuen. [...] Irakurri

Danok Danena Halterofilia Taldea Espainiako Txapelketarako sailkatu da

Apirilaren 12an Galdakaon jokatutako Euskadiko Banakako eta Taldekako Halterofilia Txapelketak emaitza onak utzi zizkion Danok Danena Halterofilia Taldeari. Ekainaren 7an Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketarako bost kide sailkatu ziren: Jon Sasiain, Mikel Alvarez, Petter Cubillo, [...] Irakurri

Eresargi abesbatzak emanaldia eskainiko du asteburuan

Apirilaren 13an herriko Eresargi abesbatzak Aste Santuetako kontzertua eskainiko du Villabonako Elizan, 12:30ean. Kontzertu sakroa izango da, musika erlijiosoa oinarri hartuta. Sarrera doakoa izango da eta amaieran sorpresa ere izango da; izan ere, Eresargi [...] Irakurri

Bandera jartzeko aginduaren aurrean, ikurrinaren aldeko ekimena

Espainiako bandera jartzeko behin betiko aginduaren aurrean, bertako ikurrak aldarrikatzeko eta banderaren inposaketa salatzeko ekitaldia egin dute Udaleko ordezkariek. PSEko ordezkaririk ez da bertaratu, beraz, EH Bildu eta EAJk aho batez onartu dute adierazpena [...] Irakurri

Estatuen esku-hartzea geratzeko elkarretaratzeak

C. Urquijo Gobernuaren Ordezkariak joan den hilean euskarari egindako azken erasoaren aurrean, elkarretaratzeak deitu dira apirilaren 9rako. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deitu ditu protestak, hainbat Udalek administrazioko kontratazioak egitean euskara haintzat hartzearen aurkako errekerimenduak [...] Irakurri

Martxan dira bideen konponketa lanak

Urte honen hasieran aurreratu genuen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hiru inbertsio lagundu ditu diruz Amasa-Villabonan: arroako bide gorria konpontzea, aran errekako ibilbidea konpontzea (uholdeek kaltetua) eta Behar Zana frontoiko argiteria konpontzea. Hiru lanetatik bi [...] Irakurri

Gurasoen arteko topaketak izango dira maiatzean eta ekainean

Aurten ere Baikara Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioak emango ditu Villabonako Udalak antolatutako gurasoen arteko topaketako ikastaroak. Bi ikastaro izango dira aurten: lehena maiatzeko astelehenetan (5, 12, 19 eta 26) eta bigarrena ekaineko lehen bi [...] Irakurri