Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Maiatzaren 20an irekiko da udaleku irekietarako izen ematea

Aurten ere Udaleku irekiak eskainiko ditu Udaleko Hezkuntza Sailak ekainaren 30etik uztailaren 18ra. 2011 eta 2004 urteen artean jaiotako haurrek izango dute horretarako aukera, Villabonan erroldatutakoek lehentasuna izango dutelarik. Izena emateko Katea Etxera joan [...] Irakurri

I. Ardo Azoka, egarri eta goseak asetzeko prest

Maiatzaren 17an hartuko du Villabonako Errebote Plazak I. Ardo Azoka. Hamar bodega ezagunetako ardoa dastatzeko aukera eskainiko du ekimen honek. Goizeko 10:30etatik 14:00era egongo da martxan eta arratsaldean ere 17:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak. [...] Irakurri

Euskara eta kulturako diru-laguntza eskatzeko epea zabalik

Zabalik dira 2014ko diru-laguntza deialdiak Kultura eta Euskara alorreko elkarteentzat. Jarraian deialdi zehatzak irakurtzeko aukera: Eskualdeko idatzizko euskarazko komunikabideak sustatzen dituzten erakundeei diru-laguntzak - Deialdia 2014 Villabona udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak - Deialdia [...] Irakurri

Ireki da Ondasun Higiezinen Zerga kobratzeko borondatezko epea

Maiatzaren bostetik irekita dago Ondasun Higiezinen Zerga (kontribuzioa) ordaintzeko borondatezko epea, uztailaren 4ra bitarte. Helbideratuta dauden ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira, uztailaren lauan. Gogoratu, ogasunari lotutako eskaerak egiteko aukera dagoela webgunetik. Irakurri

Ohiko bilkura berezia izan zen

Ohiko bilkura zen asteazkenekoa (maiatzak 7), baina puntu batek berezi bihurtu zuen. Aste Santuetan Villabonako Udaleko ordezkaritza bat Saharan izan zen, bertako Ageti herriarekin senidetzeko eta bilkuran senidetze hori ontzat ematea tokatzen zen. Une [...] Irakurri

Foru Aldundiak 500.000 € jarri ditu Tolosalderako, herritarren esku

Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetzazko aurrekontuen aldeko apustua egin du, eta 500.000 € jarri ditu Tolosaldeko herritarren esku. Horrela, herritarrek erabaki ahal izango dute eskualdeko zein proiektutan inbertitu. Baldintza, eskualderako onuragarria izango den egitasmoa aurkeztea [...] Irakurri

Heldu da Villabona.doc zikloaren II. edizioa

Iazko Dokumental Zikloari balorazio positiboa eginda, maiatzean aurkeztu da II. villabona.doc. Beste behin agenda gai interesgarriz beteta geratu da maiatzaren 12tik ekainaren 11ra bitarte, astelehen eta asteazkenetan hitzordua izango baita 21:00etan Gurean. Sarrerak 3€ko prezioa [...] Irakurri

Aizkardi asteburu pasa, Lizarra inguruan

Maiatzaren 10/11 asteburuan Aizkardik asteburu pasa egingo du Lizarra inguruan, bi irteera burutuz. Larunbatean, Lokizetik hasita Oilogoiienerako bidea egingo dute, bertan gaua pasatzeko. Igandean aldiz, Montejurratik Monjardinera joango dira, Oilogoienera itzuliz. Izena emateko bi [...] Irakurri

Susana Davila hamargarren geratu da Europan

Susana Davila billabonatarrak, maiatzaren 1ean Polonian ospatutako Europako 17 urte azpikoen txapelketan 10. postua lortu zuen. Azken aldian arazo fisikoak izan ditu, eta bere onena ematea galarazi zion gerriko minak; izan ere, bere ohiko [...] Irakurri